'Euskerearen bizibarritzea bidegurutzean'

Bizkaie! 2023-12-29 12:33   Kulturea

Ekarpen artistikoa Peru Ajuria argazkilariak egin dau.

Euskerea berreskuratzeko prozesua bizibarritzeko balioko daben estrategiak eguneratu eta/edo birpentsau behar da hainbat eragileren jomugan, gizarte-eragileen nahiz herri erakundeen ustez, bai eta hizkuntzaz arduratzen diran beste aditu batzuen ikuspegian be.

Euskaltzaindiagaz lankidetzan, Sabino Arana Fundazinoak auzi hori aztertzeko eta eztabaidatzeko gonbita egin deutse adituei Hermes aldizkariaren azken alean. Erramun Osa Akademiaren idazkariorde eta euskaltzain urgazleak koordinau dau argitalpena.

Monografikoak honako honeen ekarpenak batu ditue: Miren Josune Ariztondo, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia; Gotzon Egia, Euskerearen Aholku Batzordeko kidea; Garikoitz Goikoetxea, euskera teknikaria; Gotzon Lobera, abokatua eta euskaltzain urgazlea; Irati Iciar Madinabeitia, Euskaltzaleen Topaguneko burua; eta Gonzalo Larruzea, Didaktikan eta Eskola Antolakuntzan doktorea eta Hezkuntzako ikuskari ohia.

Alkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Enrique Santarén kazetariaren galderei erantzun deutse eta euskerearen etorkizuna eta erronkak aztertu ditu; ondokoa adierazo dau Zupiriak: Preminazkoena da digitalizazinorako eta adimen artifizialerako sarbidea. Era berean, sailburuak babes juridiko handiagoa eskatu dau, euskerearen normalizazinoari buruz hartzen diran erabagiek berme handiena izan deien eta azpimarratu dau ez leukezala euskereari buruzko epai judizial guztiak bardin aztertuko: Kezkatzen nauena da Alderdi Popularrak eta VOX alderdiek bultzatu daben hizkuntzearen erabilera politikoa eta judizializazinoa.

76. zenbaki honetako ekarpen artistikoa Peru Ajuria argazkilariak egin dau: 1983ko abuztuko argazki-bildumea da eta erretratu horreetan egileak Bilboko uriaren nahiz Euskadiren etorkizuna aldatu eben uriolen irudiak jaso zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu