2023/12/21 09:30
Bilboko Arenalean. | AzokakSanto Tomas 2023
Bilbon 250 salmahai baino gehiago izaten dira. Gure euskal tradizino eta ohituretan oinarritutako jaia, txiki zein handientzako aproposa, edozeinentzako aisialdirako ekintzak tarteko dirala, baserrietako produkturik onenak eta taloa eta txorizoa ohikoak izaten dira. Trikitixa soinuak edonon entzungo dira eta bertso eta musika taldeen erakustaldiak be ez dira faltako.
Euskadiko topaleku jentetsuenak Arrasate, Azpeitia, Bilbo, Donostia eta Lekeitio dira eta Bizkaia mailan, Bilbokoa da nagusiena. Aitatzekoa da urigune guztietan abenduaren 21ean ospatzen dala baina Arrasaten hurrengo egunean egiten da.
Kontuak kontu, aspaldiko tradizinoa da San Tomas. Bilbon, azokea XIX. mendean ospatu eben lehenengoz. Hasieran salmahaiak Plaza Zaharrean egozan (San Anton eleizearen alboan, egun Erribera merkatua dagoan lekuan). Bertan gainera, Bilboko portua egoan eta, beraz, jentetza handiak batzen zitun gunea zan.
Urteak pasau ahala, uria erabarritzen joan zan eta XX. mende hasierako azokea Plaza Berrian egiten hasi ziran. Gaur egun, Plaza Berrian eta Arenalean egoten dira erakusmahaiak. Aurtengoa 73. edizioa izango da eta abenduaren 21ean ospatzen jarraituko da urte batetik bestera aldatzen doan arren, abenduaren 21ean edo hor bueltan neguko solstizioa izaten dalako, izan be, solstizioak udagoiena amaitu dala esan nahi dau eta, ondorioz, uzta guztia batuta dagoala. Momentu ona da baserritarrentzat batutakoa saltzeko eta datorren urterako kontratuak sinatzeko.
Gabon jaiak hur dagoz eta baserritarrentzat salmenta aukera parebakoa izaten da, uriko jentea azokara hurreratzen baita Gabon jaiotako jateko eta edatekoak erosten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!