TopARTEren testuinguruan, esperientzia bakarra: literaturea, bertsolaritzea eta musikea buztartzen dituan hitzordu berezia Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan.
Loraldiaren produkzino propio eta klasikoa: Festibalaren lehen edizinotik lantzen dan sormen-katea, urtero idazle gonbidadu batek etorkizunari buruzko testu originala idazten dauena, zuzenean estreinetako.
Aurten, Miren Agur Meaberen testua, idazki originala abiapuntu, Antton Valverdek zuzeneko musikea jarriko dau, eta Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariek, Amaia Agirreren gidaritzapean, testua ezagutu barik inprobisauko dabe.
Etxepareren oihartzuna, gaurko testuinguruan: aldarria ez da bardin esaten plaza eta sasoiak aldatu diranean; KONTRAPAS obreak euskerearen deiadarra gaurkotu eta gaurko Euskal Herri koloretsuagoa irudikatzen dau.
Arrauna eta tradizinoa lelopean, lau hamarkada baino gehiagoren ondoren, Bilboko kirolaren eta unibersidadearen esentzia aldarrikatzen dau barriro be kartelak.