Nafarroa Garaian sartu da Euskarabentura
2026-07-08 08:29 Euskerea berbagaiLehenengo astea egin dabe izioquitarrek.
Atzean gelditu dira garagarrilaren 1eko lotsea eta urduritasunak. Dagoeneko Euskal Herriko zein diasporako 130 jzioquitarrek euskerearen bidean 85 kilometro egin ditue, euskerearen
hamaika errealidaderen kontzientzia hartzen hasi dira eta indartsu dagoz abenturarekin jarraitzeko.
Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi eta Baigorri atzean itxita garagarrilaren 6ean EuskarAbentura Iruñera heldu zan. Espedizinoaren orain arteko balorazinoaz galdeginda atontzaileen eretxiz, “oso ona da eta pozik gagoz. Bero iragarpenakaitik eta ordutegiak moldatu eta goizago ibili bagara be gogoko lekuan aldatzik ez da'.
Jzioquitarrek, barriz, etapetan aldatzen batean edo sufridu arren, harro dagoz egindako bideaz eta ilusinoz handiz hurrengo egunek ekarriko dabenaz disfrutetako.
Eguneko ibilbidearen erronkea gainditzeaz gan, askorentzat espedizinoak bestelako ekarpena be egin deutse: bada txalapartea ikasten hasi danik, hilabete osoa etxetik kanpo emongo dauenik edo Zuberoa lehen aldiz ezagutu dauenik. Eta askorentzat, lehenengo aldia da arnasgune batean biziteko aukerea dabela.
Ekinaren ekinez Iruñera heldu da EuskarAbentuta eta bertan Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak eta Iruñeako udalak egin deutso harrerea. Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, espedizinoaz gozau eta euskerearen eremua, euskerearen herria aldarrikatzeko konbidau ditu gazteak. Aitziber Campion, Udaleko euskera, hezkuntza eta herritarren partaidetza zinegotziak, barriz, euskerearen herriaren uriburura ondoetorria emon deutse jzioquitarrei eta baita eskerrak emon EuskarAbentura inspiratzaile izateagaitik.
Iruñetik ekin deutse gazteek eta lehenengo aldiz Sakanan sartuko dira kilometro, txoko eta kontu barriak deskubriduteko. Eguraldi iragarpenaren erruz ibilbidea aldatu behar bada be, jzioquitarrek disfrutau egingo dabe euskararen bidea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
