Juan Diego Flórez tenorrak ekingo deutso jaialdiari

Bizkaie! 2026-04-01 10:28   Musikea

Abuztuaren 2tik 30era, Donostiako 87. Musika Hamabostaldia izango da.

Juan Diego Flórez tenorrak, abuztuaren 2an, Kursaal Auditorioan, 20:00etan kantauko dau (Erretratua: Gregor Hohenberg).. | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako eta Gipuzkoako udea edozeinentzako kalidade oneneko zuzeneko musikaz eta jantzaz beteko dau Hamabostaldiak. Uriko areto nagusietan, kultura-espazioetan eta beste hainbat lekutan, bai eta Gipuzkoako beste herri batzuetan be, proposamen ugari izango dira, sinfonikotik errezitaldira, tradizionaletik abangoardiara, Kursaaleko formatu handitik Tabakaleran edo San Telmon izango diran kontzertu intimoetara Katalogoa askotarikoa da.

Kursaal Auditorioko kontzertu handien zikloa

Abuztuaren 2an, Hamabostaldiaren edegiera egunean, Juan Diego Flórez tenor perutarra jaialdira bueltauko da. Hamarkada bi baino gehiagoren bueltan, munduko ahotsik handienetakoa izango dogu Donostian; hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea dau, arrakastaz josia, operako tenplu handienetan, besteak beste, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Scala Antzokian, Londresko Royal Opera Housen edo Veronako Arenan. Vincenzo Scalera pianisteagaz batera sekulakoa izango da, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezakaz eregitako programa baten zerbitzura jarriko dau bere talentu handia (Verdi, Donizetti, Bellini, Rossini, Massenet, Gounod, Serrano, Lecuona...).

Abuztuaren 30ean programa horregaz zarratuko dau Salzburgoko Jaialdia. Vincenzo Scalera estadubatuarra Juan Diego Flórezen kolaboratzaile estua da eta beste artista handi batzuekaz ibili izan da bere ibilbidean zehar: Carlo Bergonzi, Montserrat Caballé, José Carreras, Andrea Bocelli, Leyla Gencer, Vittorio Grigolo eta Renata Scotto, besteak beste. 

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu