Mari Puri Herrero bilbotarrak sortu dau 87. Musika Hamabostaldiko kartela
2026-02-26 09:46 MusikeaJaialdia, abuztuaren 2tik 30era izango da.
Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) da 87. Musika Hamabostaldiko kartelaren sortzailea. Artista bilbotarra XX. mendeko euskal artista esanguratsuenetakoa da.
2022an Gure Artea Saria emon eutsenean, holan definidu eben: sortzaile, margolari, grabatzaile eta eskultore berezia da. Berak, bestalde, ondokoa aitatu eban: artea nire bizitea da; argi naturalaz margotzeko iluzinoagaz oheratu eta altzetan naz.
Marrazkia eta kolorea menperatzeak, konposizinoaren orekeak eta upealako irudimenak berezko ikonografia sortzeko aukerea emoten deutso Mari Puri Herrerori. Haren ibilbidean zehar obrea berrinterpretau dau: ezin da beti gauza bera egin, bizitzako garai bakotxean gauza desbardinak sortzen dira. Denporeak aurrera egiten dau eta gai barriak ekarten deusku. Bizitea aldakorra da eta gu be eraldatu behar gara.
Herreroren pinturan ohiko gaiak paisajeak eta barrualdeak dira, zugatzak, txoriak eta bestelakoak: naturaz dodan ikuspegi hori barik, ez zan ondo ulertuko egiten dodana.
Artisteak gustura hartu eban Hamabostaldiko kartela sortzeko enkargua: Hamabostaldiko kartela egiteko deitu eustenean pozik hartu neban, izan be, musikeagaz asko egiten dot lan eta asko gustetan jat.
Haren kolore gogokonak, urdinak, sekulako presentzia dauka kartelean, baita irudi gizatiarrak be, musikea joten agiri diranak.
Hamabostaldeari buruz, ondokoa dino: aspalditik da oso ezaguna, entzutetsua da eta jarraitu daiala holan! Sensibilidadea dauen bateren bat badago, Hamabostaldiak biziraungo dau... Seguru!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
