Libe Goenaga eta Manex Pagola, Hitzetik Hotzeran

Bizkaie! 2026-02-26 08:19   Bertsolaritzea

1TZ4L1 3t4 P1ZTU ikuskizuneko sortzailetako bi dira.

Libe Goenaga eta Manex Pagola. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsoa eta zuzeneko musika elektronikoa buztartzen dituan ikuskizuna da 1TZ4L1 3t4 P1ZTU. Aner Peritz Manterola, Libe Goenaga Arrieta eta Manex Pagola Apezetxea izan ziran ikuskizunaren sortze prozesuko musikariak eta hobeto ezagutzeko, Goenaga eta Pagolagaz alkartuko da Hitzetik Hortzerako lantaldea aste honetako programan.

Alde batetik, proiektua martxan jarri aurretik egindako lanari buruz berba egingo dabe protagonistek. Beste alde batetik, doinuez ibiliko dira, izan be, betiko doinuez gan, barriak be eroango ditue oholtzara. Gainera, orain arteko saioetako esperientziak be kontauko ditue zapatuko programan.

Musikariez gan, ikuskizunean parte hartu daben bertsolariekaz be berba egingo dau Mirari Martiarena Iraola aurkezleak. Aitor Tatiegi Loidi eta Haira Aizpurua Ibargarai alkarrizketatuko ditu 1TZ4L1 3t4 P1ZTU ikuskizunaren aurretik. Orain arteko saioetan izandako esperientziari buruz ibiliko dira.

Ikusi hemen programearen aurrerapena.

Oñatiko 1TZ4L1 3t4 P1ZTU saioa eta Ordiziako bertso-afaria, programan

Alkarrizketeari lotuta, Oñatiko 1TZ4L1 3t4 P1ZTU bertso saio elektronikoko bertsoaldiak izango dira programan. Bertsotan ibili ziran Aitor Tatiegi Loidi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Haira Aizpurua Ibargarai eta Julio Soto Ezkurdia; gai-jartzailea, barriz, Ainhoa Larretxea Agirre izan zan.

Bestalde, Ordiziako Emaneurre taldeak urtero atontzen dauen bertso afariko bertsoaldiek osotuko dabe programea. Aratz Igartzabal Bidegain Potto, Iker Zubeldia Katarain eta Maialen Lujanbio Zugasti ibili ziran kantuan, Igor Eguren Iraola gai-jartzailearen esanetara.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, hilak 28, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu