'1TZ4L1 3T4 P1ZTU': bertsolaritzea eta zuzeneko elektronikea

Bizkaie! 2026-02-25 09:45   Bertsolaritzea

Martiaren 10ean, Bilboko Kafe Antzokian.

Loraldia Festibalak 1TZ4L1 3T4 P1ZTU ikuskizuna aurkeztuko dau martiaren 10ean, Bilboko Kafe Antzokian. Ekimenak, bat-bateko bertsolaritzea eta zuzeneko musika elektronikoa buztartuko ditu. Guztira, zazpi sortzaile izango dira oholtza gainean.

Helburua ondokoa da: orain arte bereiziak izan diran diziplina bi, modu librean aurkeztea oholtza gainean. Beraz, ikuskizunaren helburua ez da musikea jarri eta bertsoak bota: alde biek alkarri erantzun behar deutse.

Ikuskizunak musika elektronikoaren estilo eta doinuak aurkezten ditu. Bertsolariek doinutegi barritu eta birmoldatu baten gainean inprobisau behar dabe, gaur egungo elektronika-egileen doinuak bertso-neurrietara eroanez. Horren ondorioz, bertso-doinuak sortzen dira: abesti elektronikoak bersionatu eta reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edo popa bertso konbertiduta.

Zazpi sortzaile ibiliko dira:

  • Musikariak: Manex Pagola eta Aner Peritz.
  • Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Oihana Bartra eta Ekain Alegre.
  • Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia.

Kontuak kontu, ikuskizunak euskerazko kulturearen adierazpide klasikoak (bertsolaritzea) eta gaurko hizkuntza artistikoak (elektronika, ahots-efektuak, formatu hibridoak) buztartzen ditu, publikoa erakartzeko eta sorkuntza garaikidea sustatzeko. Berria da ekimaren kolaboratzailea. 

Sarrerak hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu