2025/11/27 19:00

Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

'Euskaltzaleon garaia da'.

19:00

Euskeraz biziteko Pizkundea goiburupean deitutako ekitaldan kulturgile, musikari eta sortzaile izango dira, euskerearen taupadearen parte izan diran kantuak ekarriko ditue Euskal Herri osoko eta beladunaldi ezbardinetako bederatzi musikarik: Gorka Urbizu, Anari, Gontzal Mendibil, Amets Aranguren, Joseba Tapia, Maia Iribarne, Benizze, Miren Narbaiza eta Flako Fonki. 

Ramon Agirre, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Edurne Azkarate aktoreek eta Sustrai Colina eta Ane Labaka bertsolariek be parte hartuko dabe Oier Guillan antzerkigileak gidatuko dauen ekitaldian. 

Abenduaren 27ko ekitaldiaren helburua euskaltzaleak batzea eta alkarregaz euskereak behar dauen Pizkunde barrirako txinpartea biztea dala gogorarazo dau Kontseiluak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu