2025/10/06 20:00

Bilboko Guggenheim Museoan.

Gabriel Aresti Gogoan. Bilboko Koral Alkarteko Euskeria Abesbatza.

20:00

Kontzertu berezia Guggenheim Museoan Museoko Adiskideentzat (sarrerak eskuragarri dagoz hemen). Euskal musikari eta poesiari eskainitako emonaldia izango da eta Arestiren lanak protagonismo berezia izango dau. Kontzertua ETBk grabau eta ondoren telebistan emongo da, hitzordu musikal hau museoko hormetatik harago eroanez

Bilboko Koral Alkarteko Euskeria Abesbatzaren indar koralagaz batera, bertan izango dira Antton Telleria (bateria), Antxon Sarasua (teklistea), Ander Ederra (gitarristea), Joanes Ederra (bajista elektrikoa), eta Bea Asurmendi kantautorea (Asurmendi Giovanni Cresseri bajisteagaz batera).

Kontzertuaren dramaturgia osotzeko, Idoia Jauregi kazetariak Arestiren olerkiak irakurriko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu