Sua taldeak 'Loratzen' abestia kaleratu dau
2025-09-30 11:02 MusikeaDisko barriaren bigarren aurrerapena.
Euskal musikearen eszenara heldu da Sua taldearen 3. lan luzearen bigarren abestia: Loratzen. Obreak, bizitearen emozino-bidaia kantuz jaso eta norbere indarra aldarrikatzen dau, halanda ze, personen barruan ibilbidea ez dala beti lineala izaten.
Bide ilunek argitzen zuten dena eta Lore horiek arantzaz beteak zeuden, baina ni nintzen nire salbatzailea, erorita ere, gora egin zuena lako esaldiak entzun eta abestu daitekez abestian.
Kontuak kontu, Loratzen bizitearen zikloei buruzko hausnarketa musikala da, erortzea eta altxatzea prozesu bereko atal bihurtzen dana. Melodiaren eta berben bidez, barruan sendotasuna eta itxaropena alkar buztartzen dira, entzuleari arnasa barritu eta bidea jarraitzeko indarra eskeiniz. Beti loratzen gabiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!