Belek 'Basamortuan' abestiaren bideoklipa kaleratu dau

Bizkaie! 2025-09-03 08:34

Ikusi hemen.

2025ean zehar Beleko Lide Hernando Fermin Muguruzaren biran gistarrista bezela izan da. Horrek ez dau esan gura proiektua geldirik egon danik, izan be, urte amaieran etorriko dan labekada barriaren aurrerapen abestia partekatu nahi izan dau; Basamortuan. Egarriaz, muturrekoez eta fruiturik bako ereiteez dakiten guztiei eskainitako abestia, gogoratu deigun beti edukiko dogula zerbait aurrera egitera animauko deuskuna.

Bagilaren amaieran atera zan kantua, baina irudiak behar zituala sentiduten neban. Beraz, telefono bakarragaz eta ilusino handiagaz egin dogu, dino Lidek.

Fitxa artistikoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu