JonKassek 'Andaluzia' abestia kaleratu dau
2025-07-29 10:35 MusikeaAlarma Morea taldeagaz alkarlanean.
JonKass proiektuaren bigarren abestia heldu da; Andaluzia, uda giroko rumba fresko eta jantzagarria, bizipen eta akordu personalez betea.
Zumarragako Alarma Morea taldeagaz alkarlanean Andaluzian izandako bizipenen akordua da: urteetan zehar bertan bizitako esperientziei, ezagututako kulturei eta jasotako maitasunari eskainia. Eguzkia, gau luzeak, kaleetan jantzatzeko konbitea eta jentearen irribarreak sentiduten dira nota bakotxean.
JonKass eta Alarma Morearen arteko sinergiak energia, kolorea eta askatasuna dakar, eta rumba moderno horren bidez, uda honetako soinu-bandea bihurtu gura dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!