Iparraldeko bidea Asturiastik
2025-06-03 08:03 Ibilian-ibilianLlanes - Ribadesella.
Llanesko plazan armozu ederra jan ondoren, aurreko artikuluko bidaiari ekingo deutsagu. Sekulako etapea oraingoan be. Halanda be, arraroa egiten jat hain jente gitxi ikustea, izan be, Donostia-Zarautz eta gure inguruetako bideak beti jentez lepo dagoz. Egunaren araberakoa dala pentsetan dot. Beraz, 44 kilometro inguruko ibilbidea eta fabadea jan ondoren, nekea alde batera itxi, gosaldu eta martxan!
Ibilbidearen lehen zatian, Palombina, Torimbia edota San Antolin hondartzetatik pasauko gara, danak upealakoak. Orain, lasai dagozanak, udan ez bezela. Poorantz jo, eta handik, Celoriora. Bertatik, Barrora eta Navesera. Bide luzea eta zerbitzu gitxikoa da, baina Nuevara heltzean, zerbitzuak edegita dagoz. Hortik aurrera ez hainbeste, beraz, berton hartu beharko da gura doguna. Ondoren, Piñeres de Priara eta Cuerreses pasau ostean, Ribadesellara helduko gara.
Ribadesellaz gan, aurrera egin gura bada, janaria bertan hartu, izan be, San Esteban de Lecesen ez dago aukerarik. Holan, gaurko ibilbidea 33 kilometrokoa eta 517 metroko desnibel positibokoa izan da. Amaierea, Sella ibaiaren erdigunean dago, leku eder eta ezagunean. Gastronomiaren munduan sartzen bagara sekulakoa dala esango deutsuet. Malekoian dagoan pisu biko sagardaotegia gomendatzen deutsuet; etxekoa, txikia eta bertoko sagardaoa, prezio onean. Batez be, txipiroiak eta hegaluze ensaladea gomendatuko nituan. Eta lasai egon, fabadea barriro be jateko aukera ugari izango ditugu-eta, energia eta indar gehiago emonez!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!