Kantabriatik Asturiasera

Amaia Larruzea 2025-05-27 08:00   Ibilian-ibilian

San Vicente de la Barquera - Llanes.

Mendia eta itsasoa egunerokoaren, erdigunearen eta energiaren biztugarri eta sostengu izanik, Done Jakue edota Santiago Bideko iparraldeko bidea parebakoa da horretarako. Euskal Herriko bidearen zatiaren inguruko hainbat artikulu ditugu Ibilian-Ibilian atalean. Orain, Kantabria eta Asturias zeharkatuko ditugu, Asturias aldera bete-betean pasetako. Leku politak dagoz Euskal Herrian, batez be, Irundik Gernikara doan ibilbidea, baina baita Kantabrian eta Asturiasen be, apartak.

San Vicente de La Barquera Bustamante abeslariak munduan ezagun egiteaz gan [Barreak], upealako lekua be bada, aukera ugari eta Kantabriaren berezitasunak eskaintzen ditu. Bidearen zatia hemen hastea ederra izan da, nahiz eta hara heltzea hain erraza izan ez. Kristoren leku polita da. Kostaldea, kresala ingurua eta jai-egunen ondoren, jente gitxiago herrietan.

San Vicentetik bertotik, La Acebosara joan, eta handik, Estradara. Ondoren, Pesuesera eta gero, Unquerara. Europako Mendietara igoteko herri ezaguna. Giro polita egoten da, izan be, batera eta bestera joateko bertotik pasau behar da, baita Potesera joateko be. Handik, Done Jakue bidean, hasierea puntua dan Colombresera pasauko gara, eta bertotik, Buelnara.

Itsaslabarra pasau eta zelako leku ederrak! Bideko pasarte politena, duda barik. Batetik eta bestetik, gora eta behera eginez, itsaso ondo-ondotik doa bidea. Ikaragarria da. Zenbat ikuspegi eta argazki eder. Begietan be gorde daitekezanak, hankak geratu barik ibilian-ibilian goaz, Penduelesera heldu arte. Bien bitartean hainbat lekutatik pasetan gara: Vidiago hondartzea, Adrin, Cue, Toro eta Puerto Chico hondartzak... Asturiasko herri bizienetako batera heldu arte, Llanes. Berton, La Casona del Peregrino ostatua aholkatzen deutsuet, partekatuako geletan eta logela pribatuetan egoteko aukerea dago-eta. Ganera, gozo ederrez gan, armendolez egindakoak, bidaiko lehen fabadea probetako aukerea dago.

Paisaje itzela, baita bazkaltzeko eta afaltzeko be!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu