JonKassek 'Antzoki' bideoklipa kaleratu dau

Bizkaie! 2025-05-28 10:41   Musikea

Paradisu Zinema Bekearen bigarren edizinoa irabazi eban.

Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldeagaz 200 kontzertu baino gehiago emon ostean, JonKassen proiektu personala martxan da. Askatasunari, onarpeneari eta bizitzako benetako gertaerei kantau nahi deutse eta, era berean, sekulako jaiak konbertidu dira haren kontzertuak.

Lotu barik egon eta bizi nahi dogulako, gure musikea lotu gabe dago, baita gu be, halanda ze, askeak gara. Sampler, sintetizadore eta gitarrez betetako musikea egiten dogu, betiko melodietatik igesi eta internazionalki arrakastasuak diran doinuak eta estrukturak gurera ekarriz. Askatasuna dogu helburu, holan definiduten dabe JonKass proiektua.

JonKass proiektuak Iñigo Muguruza gogoan, EHZ festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak alkarrekaz atondutako Paradisu Zinema Bekearen bigarren edizinoa irabazi eban. Gaztetasuna eta freskotasuna hizpide dituan proiektua izan zan edizino horren garailea. Ibilbidearen hastapenetan topetan da proiektua eta gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturekaz erraz buztartzen dala iruditu jaken.

Antzoki Bilboko Kafe Antzokiari eskainitako lema itsaskorra, musika jantzagarri eta dibertigarria dauen abestia da. Ezegonkortasun garaian sortua, jantzalekuak zarratuta egoazenean, akordu horreen faltan hain zuzen be.

Bilboko Kafe Antzokian pasetan dan historiaren protagonistea Ainhoa Azpitarte da (Irabazi arte, Desagertua…).

Fitxa teknikoa

  • Idea: JonKass (Jon Castañeda).
  • Zuzendaria: Iñigo Otaola.
  • Produkzinoa eta jantzitegia: Olatz Baraiazarra.
  • Makillajea: Aitor Pardo.
  • Kamera eta argiztapena: Iñigo Otaola eta Gerardo Nafria.
  • Erreportaria: Ainhoa Azpitarte.
  • Argi eta soinu teknikariak: Imanol Hernandez eta Ibon Ordoñez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu