Eider Saezek 'Zuri begira hemen' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-05-21 13:53   Musikea

Bihar, hilak 22, BBK Salan izango da.

Negua abestiaren eta Nola aldatu gara? diskoaren harrera bikainaren ostean, Eider Saezek singlea aurkeztu barri dau: Zuri begira hemen. Uda kutsua dauen abesti horrek, oraina sentidutea eta akorduak sortzea proponiduten deusku, denporeak iges egin baino lehen.

Zuri begira hemen, soinu freskoa, intimoa eta zehetasunez betea, uda honetarako soindu-banda ezin hobea da.

Kontuak kontu, Eider Saezek udako bireari hasierea emongo deutso eta, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdian izango da.

Kontzertuak

  • Bihar, hilak 22, BBK salan. Doban (Bilboko Euskaraldiaren barruan).
  • Donostian, bagilaren 16an. Lekua zehaztu barik.
  • Bilbao BBK Live. Garagarrilak 7. Sarrerak hemen.
  • Gasteizen, Manifa taldeagaz batera, garagarrilaren 12an. Lekua zehaztu barik.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu