Kattin Madariaga Apaolazak irabazi dau Nafarroako Eskolartekoa
2025-04-14 08:08 BertsolaritzeaTxapeldunordea, barriz, Kattalin Lizarraga izan da.

Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu da 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Sei bertsolarik hartu dabe parte: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). Saats Karasatorrek aurkeztu dau saioa eta Amaia Telletxea, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza ibili dira epaile lanetan.
Lau bertsolari pasa dira bigarren fasera: Enaitz Zestau-Telletxea, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Bigarren fase horretan, zortziko txikian ofizinoka ibili dira bertsolariak. Ostean, lau bertsolarietatik bi sailkatu dira buruz-burukora: Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza.
Holan, Kattin Madariagak batu dau puntu gehien, halanda ze, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Kattalin Lizarragak, ordezkatuko dabe Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketean.
Joana Ziganda Olanoren eskutik jaso dau txapela. Horrezaz gan, Kattalin Lizarragak Oinak buruan saria irabazi dau, Ipe Lizarraga Gartziandian eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!