2025/02/06 21:00

Bilboko Azkena Aretoan. | Aurkezpenak

'Eso no estaba en mi libro de los Rolling Stones'. MARIANO MUNIESA

21:00

Liburu-aurkezpena.

Mariano Muniesa musika kazetariak, Eso no estaba en mi libro de los Rolling Stones saiakerean, misterio guztiak adierazoten ditu eta talde britainiarrari buruz dagoazen mito asko argitzen ditu. Mariskal Romero esatari historikoagaz alkarlanean idatzi dau obrea, Mick Jagger, Keith Richards, Ronnie Wood eta Charlie Watts bakarka elkarrizketau zituan kazetari espainiar bakarragaz hain zuzen be.

Muniesa 80ko hamarkadearen erdialdean hasi zan fanzineak egiten. Heavy Rockeko erredaktore buru, Kerrang!eko zuzendariorde eta Rock Hard aldizkari alemaniarraren edizino espainiarreko editore eta zuzendari izatera heldu zan.

Cadena 100, Onda Cero eta Los 40 irratietan rock saioak zuzendu dit. Azken urteetan, 20 liburu baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste, Jimi Hendrix, The Who, Janis Joplin, Led Zeppelin, Metallica edo Rammstein taldeei buruz.

Gaur egun, RTVEko andiminstrazino kontseilaria da. Guztira, Stones taldearen 32 kontzertu ikusi ditu.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu