2024/12/10 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Bertsolaritzea'Literaturea, bertsolaritzea eta musikea'
Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean egitasmoaren barruan. Parte-hartzaileak: Xabier Amuriza eta Nerea Ibartzabal. Moderatzailea: Goizalde Landabaso. Doban.
Idatzizko narrazinoen, musikearen eta bertsolaritzearen arteko loturei buruz berba egingo dabe Amurizak eta Ibarzabalek eta zenbait galdera erantzuten saiatuko dira: zuzena al da bertsolaritzea literaturearen adartzat hartzea? Bertsolariek idazletzat joten ei dabe euren burua? Bertsolaritzan ibilteak literaturara eroan ete zituan edo bidea alderantzizkoa izan zan?
Saioa 19:00retan hasiko da, Bidebarrietako liburutegian. Sarrera librea eta dobakoa izango da, aretoa bete arte, eta bertaratu ezin dauenak streaming bidez jarraitu ahalko dau Bidebarrieta Kulturguneko youtube kanalean.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!