Martzel Andrinua joan jaku

Bizkaie! 2024-10-07 07:40   Bertsolaritzea

94 urte zituala hil da epaile eta antolatzailea.

Martzel Andrinua Lariz | Ikusi handiago | Argazki originala
Martitzenean izango da hileta-eleizkizuna, Bilboko San Felicisimo eleizan.
 
Lehen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atontzaile eta epaile eta gerraosteko zenbait Txapelketa Nagusitan epaile, hil da Martzel Andrinua Lariz Aita Martzel, 94 urte zituala. Jaiotzez ziortza-bolibartarra, euskaltzale eta bertsozale amorratua izan da Andrinua, eta euskalgintzako hainbat proiektutan ibili izan da.

Euskaltzaindiak urgazle izentau eban 1961eko abuztuaren 25ean eta ohorezko 2018an.

1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aatontzaile ibili zan, eta epaimahaiko kide be izan zan. Handik, 1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian jarraitu eban epaile, baita hurrengo hiru txapelketetan be: 1962an, 1965ean eta 1967an. 

Umetatik izan da eleizako kide, eta gaztarotik bertatik izan dau euskerearen aldeko jarrerea: euskerazko zenbait komunikabideen sorreratik hartu izan dau parte. Zenbait obra plazaratu ditu euskeraz eta 1961ean euskaltzain urgazle izentau eben. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu