Hitzetik Hortzera, Olatz Savadorregaz
2024-09-19 13:03 BertsolaritzeaIrailaren 21ean, gaueko 21:00etan, ETB1en.
Hirugarren lana argitaratuko dau irailaren 25ean Olatz Salvador musikariak eta Hitzetik Hortzera beragaz alkartu da disko barriaren sortze prozesuaz berba egiteko. Uda aurretik argitarau zituan hiru abesti: Basan, Gerorik balego eta Azken eguzki printzak. Salvadorren zaleak kantu barrien zain dagoz eta bera be gogotsu egindako lana erakusteko.
Bertsolariek be izango dabe lekua diskoan, aurreko lanetan bezela, orain be, bidelagun izan baititu. Olatz Salvadorrek tarteka bertsolariengana joten dau abestien berbak sortzeko, esaterako: Alaia Martin, Ane Labaka, edo Leire Vargas eta Oihana Arana.
Sortze prozesuaz eta bertsolaritzaz berba egiteaz gan, musikearen panoraman emakumeen presentziaz be ibiliko dira Olatz Salvador eta Mirari Martiarena.
Bertsozale gaztetxoak
Txikitik handira bertsozale gaztetxuek egindako atala be izango da asteko Hitzetik Hortzeran. Euskal Herriko bost bertso-eskoletako gaztetxuei bertsolaritzeari buruzko galderak egin jakez eta euren hausnarketak eta erantzunak ikusi ahal izango dira. Agurain, Aizarnazabal, Antsoain, Itsasu eta Zornotzako gaztetxuek hartu dabe parte hain zuzen be.
Donostia eta Eibarko bertsoaldiak
Udan Donostia 1813: Herri memoria kantuan bertso saio musikatua egin zan Donostiako Plaza Barrian. Kantuan ibili ziran Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran bertsolariak, Unai Gaztelumendik jarri zituan gaiak eta Iker Laurobak eta Beñat Antxustegik musikatu zituen bertsoak.
Eibarren, barriz, Arrate Egunaren bezperan, urteroko bertso afaria izan zan. Jon Mikel Mujikak gidatu eban saioa eta kantuan ibili ziran Andoni Egaña, Agin Laburu, Maialen Lujanbio, eta Nerea Ibarzabal.
Gogoratu, Hitzetik Hortzera: zapatuan, irailaren 21ean, gaueko 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!