Presoen Euskara Irakasle Taldeak jasoko dau Euskara Saria
2024-08-12 09:09 Euskerea berbagaiHau Pittu Hau Konparsearen eskutik.
Hau Pittu Hau Konparseak, Euskara Saria Presoen Euskara Irakasle Taldeari emotea erabagi dau.
Euskaldunon kontrako oldarraldi politiko eta juridiko betean, epaitegiek euskeraz aske berba egiteko eskubidearen aurka egiten dabe aktiboki eta, bitartean, beste erakunde publiko batzuek zapalkuntzeari bide egiten deutsee. Hemen, Bilbon, udal ordenantzearen beharra aldarrikatzen ari gara, euskaldunon eskubideak egunez egun mugatuago dagoz eta. Egunerokotasunean euskeraz ezin ibiltzeak baztertu egiten gaitu, bigarren mailako uritar bihurtuz geure herrian, adierazo dabe atontzaileek.
Beraz, aurtengo sariduna Presoen Euskara Irakasle Taldea da. Boluntario taldea da eta dauela zazpi urte hasi zan lanean, dispersinoa jasaten ari ziran presoei euskerea irakasten, urrutitik urrutira, gutun bidez eta dispersinoa amaitzea lortu ebenean, bertatik bertarako eskolak emoten. Presoak hurreratu arren, espetxea bera baztertzaile danez, presoek, edozein euskaldunek bezala, euskerea ikasteko eskubidea bermatuta izan behar dabe.
Bide horretan, euskerea irakasteaz gan, euskal kulturea hauspotzen ibili dira; hor dagoz, esaterako, Basauriko eta Zaballako Bertso Eskolak edo espetxeetan egindako bestelako ekimen kulturalak.
Kontuak kontu, Presoen Euskara Irakasle Taldeak ibilbidea amaitu dau eta espetxeetan euskerea irakasteko lekukoa erakundeei eta euskaltegiei pasau deutse. Oraintsu, eurei jagoke euskerea ikasteko eskubidean aurrera egitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!