2024/07/22 .
Bermeo, Elantxobe eta Mundakan. | JaiakMadalen Eguna 2024
Marinel-tradizinoko jai hau batera ospatzen dabe Bermeo, Elantxobe eta Mundakako udalerriek eta bere jatorria istorio bitxi bat da: Bermeok Izaroren jaubetzea gogorarazoteko itsas-prozesino bat egiten dau. Elantxobera bidean, herriko alkateak teila bat botaten dau itsasora, islearen jaubetza berea dala berresteko eta honakoa aldarrikatzen dabe: honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak.
Aurten be, Bermeoko Udalak Madalen Egunean, udalbatzagaz batera Izarora joan eta Madalen Eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko hainbat plaza zozkatu ditu herritarren artean.
Aurreko urteetan Madalen Egunean udalbatzagaz batera Izarora joan eta egun horretako protokoloa bizi izandakoek ezin izan dabe aurtengo zozketan parte hartu.
Zehaztasun nagusia aurten, Nestor Basterretxearen omenezko teilea da. Informazino gehiago behean atxikitako testuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!