Ana Picallo, Nahia Etxeberri eta Oihana Iguaran dira VI. Señora Sariketako lehenengo finalistak
2026-05-19 07:47 BertsolaritzeaMaider Altunak eskuratu eban epaileen Bihotz saria.
Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean jokatuko da bigarren kanporaketea: Antton Fernandez, Kelmene Abaitua, Kattin Madariaga, Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Kattalin Lizarraga izango dira kantuan. Gai-jartzaile, barriz, Jone Lizarralde ibiliko da.
Baionako lehen kanporaketan, Ana Picallok, Nahia Etxeberrik eta Oihana Iguaranek eskuratu eben VI. Señora Sariketako finalerako txartela. June Astegieta, Maider Altuna, Oihana Iguaran, Maddi Agirre, Ana Picallo eta Nahia Etxeberri ibili ziran kantuan, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen esanetara. Jarleku hutsik barik eta 40 entzule ingururen beroan, giro ederrean joan zan saioa Baionako Zizpa Gaztetxean.
Bigarren kanporaketea, zapatuan, hilaren 23an
Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean izango da bigarren kanporaketea, arratsaldeko 18:00etan. Bertan Antton Fernandez, Kelmene Abaitua, Kattin Madariaga, Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Kattalin Lizarragak kantauko dabe, Jone Lizarralde gai-jartzailearen gidaritzapean.
Finala bagilarenn 6an izango da
Plentziako Danontzat Gaztetxean. Zapatuan erabagiko da zeintzuk izango diran Plentzian kantauko daben beste hiru finalistak. Horrezaz gan, egun osoko egitaraua atondu dabe Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean bertako Gazte Asanbladeak, Talde Feministeak eta Marikaroak alkarlanean. Kostura tailerra, Vermuta, bazkaria eta Bingoa izango dira aurtengo Señora Sariketaren bigarren kanporaketea girotzeko atondutako egitarauan. Atonketa lantaldekook egitaraura eta egunean zeharreko ekintzetara batzeko deia egin nahi geunskie bertaratzekoak diran entzuleei.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
