Kulturearen sormen arloko egitasmo barritzaileen plazea izateko borondatea dauka Sormenek
2026-05-19 09:29 KultureaHezurrak eta koadernoak, Sormene, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.
Euskerazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literaturea, musikea, bertsolaritzea, antzerkia, ikus-entzunezkoak, jantzea, arte plastikoak...
Bost helburu nagusi ditu:
- Sormene plazara konbidetea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
- Euskerazko kulturara erakartea herrialde guztietako euskaldunak.
- Kulturearen zaleak sortzea eta sustatzea.
- Sortzaileak izango diran zaleak adoretzea eta trebatzea.
- Euskal kulturearen transmisinoa bermatuko dauen espazioa prestetea.
Sormene proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoan hutsunea beteten laguntzea.
Galdakaoko kultur eragileen alkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren ardura eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.
Euskerearen inguruan Galdakaorako proiektu barritzailea eta erakargarria sortzea da helburu, eredugarria izan daiten danentzat.
Plaza bi ditu Sormenek:
- Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.
- Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozetako.
Torrezabal etxeko kokapena erabilteaz gan, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dabe Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako barriketak, sortzaileen emonaldiak, argitalpenak eta obrak.
Sormene egitasmoak lau erronka honeei erantzungo deutse:
- Sormena: personearen garapen integralerako ezinbesteko bitarteko lez era sistematikoan lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
- Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskerazko kulturgintzea nagusi izatea.
- Komunikazinoa: euskeraz sortzen dana herritar danakana helduko dala bermatzea.
- Transmisinoa: kulturearen transmisinoa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
Erronka horreei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzearen ekosistemea osotzen daben eragileen arteko alkarlana sustatuko da: sortzaileak, atontzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturearen aurreako herritar pasiboak...
Alkarlanetik proponidu, eztabaidatu, adostu eta gauzatuko dira Sormene plazea osotuko daben ekitaldiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
