2026ko Sari Nagusia Jennifer Peedom zuzendari australiarrak irabazi dau
2026-05-20 11:23 KirolaNazinoarteko Mendi Zinemearen Aliantzearen erabagia izan da.
Mendi Zinemarako Nazinoarteko Aliantzeak Sari Nagusia Jennifer Peedomi emotea erabagi dau, errealismo bereziko dokumentala eta handitasun zinematografikoa ikur dituan gidoilari, zuzendari eta produktore australiarrari. Estilo oso personala, urteetan zehar, zinema dokumental garaikideko ahots indartsua, batez be, naturearen eta mendizaletasunaren arloetan.
Jennifer Peedomen ibilbidea aspaldi hasi zan eta hasieratik goi mailan: lehen filmak nabarmenak 2008an erakutsi zituan, Miracle on Everest eta batez be Solo, sari asko irabazi zituan filma.
Inflexino-puntua 2015ean heldu zan Sherpa filmagaz, Australian, historiako hirugarren dokumental ikusiena izan zan, nazinoartean autortza ugari jaso eta, BAFTA sarietarako izentau eben. International Alliance for Mountain Film jaialdietan be sari nagusiak irabazi zituan, besteak beste, Esloveniako Festival Gorniškega Filma eta Suitzako Festival International du Film Alpin des Diablerets jaialdietan.
2017an, Australian Chamber Orchestreagaz lankidetzan Mountain egin eban. Filmak Sherpa gainditu eta Australian inoizko dokumental ikusiena bihurtu zan eta mundu osoko 26 herrialdetako zinema-aretoetan estreinau eben eta urtean bertan, Mendi Filmeko Epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso eta Donostiako Zinemaldiko Savage Zinema atalean parte hartu eban.
2021ean River eta 2025ean Deeper filmakaz, mendi tontorretatik uretara eta urpeko kobazuloen sakonera aldatu eban arretea. Elementuak aldatu ziran baina ez kalidadea eta estiloa.
Gaur egun Tenzing filmaren postprodukzinoan dabil, Tenzing Norgayri eta Everesteko lehen igoereari buruzko fikzinoko film luzea.
2022an Michel Dilloni emon jakon IAMF Sari Nagusiaren ondoren, autortza honek Australiako zinemagileen bizitasuna eta garrantzia erakusten dau mendiko zinemearen eszenan.
Sherpa 2026ko Mendi Film Jaialdian
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak Sherpa filma sartuko dau bere 19. edizinoko egitarauan, 2026ko abenduaren 4tik 13ra. Holan, jaialdiak IAMF saria irabazi dauen zinemagilearen lan bikain hau mendizaleakaz konpartiduko dau, eta Bilbon lehen aldiz ikusi ahal izango da pantaila handian.
International Alliance for Mountain Film Sari Nagusia
Italian iragarri zan albistea, oraintsu amaitu dan Trentoko Zinemaldiko sari-banaketa ekitaldian. Mendiko Zinemearen Nazinoarteko Aliantzea mendiko filmak produziduten, sustatzen eta konserbetan dituenen erreferentzia-puntu nagusia bihurtu da. 2000. urtean sortua, sektoreko erakunde ospetsuenak batzen ditu: 'gaur egun, 27 kide gara: mendiko zinemearen 26 jaialdi eta mendiko museo bat, Europako, Asiako, Ipar eta Hego Amerikako eta Ozeaniako 20 herrialde ordezkatzen dituenak'.
IAMFk 2002an sortu eban IAMF Sari Nagusia, mendiko zinemearen ibilbideko liderrak autortzeko. Irabazleen artean dagoz Gerhard Baur, Lothar Brandler, Pavol Barabas, Kurt Diemberger, Ermanno Olmi, Werner Herzog, Sebastian Alvaro, Dariusz Zaluski, Michael Dillon, Eliza Kubarska, Renan Ozturk eta Sébastien Montaz-Rosset lako zuzendariak, baita Swiss Television edo Sender Films lako produktoreak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
