'Alone Together', Joana Brabo Bilbon

Bizkaie! 2026-05-19 11:33   Kulturea

Esperientzia poetiko eta sensoriala da.

Joana Brabo. Erretratua: Eugenia Ortiz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Iluntasunetik eta barruko isiltasunetik ekinez, ansiedadeaz eta erreteari ixteaz jabilku. Extreme poetry (edo zuzeneko literaturea) tresna sekretu baten bidez, ikusleei istorioan barruratzeko aukera emoten deutsena, entzumena sakon aktibauta.

Operazino-mahai txiki batetik azaltzen, kontetan, esaten, ezagutarazoten, kantetan, botaten, autortzen, ahoskatzen, berba eta berba ibiliz, barriketan eta soinuak aktibeta, Joana Brabok upealako bidaira eroaten gaitu. Soinu-paisaiak, onomatopeiak, abestiak, ASMRak, oihuak eta arnasketak barra-barra. Eguneroko egoera arruntak, ansiedaea, abusuzko hartu-emonak, pertenentzia, femeninoa eta erreteari ixtea prosa poetiko zorabiagarri batean korapilatutako istorioen hari bihurtzen dira.

  • Egilea, kontzeptuaren sortzailea eta gauzatzailea: Joana Brabo.
  • Argiztapenaren diseinuaren arduraduna: Josep Maria Civit.
  • Soinu-paisaiaren arduraduna: Joana Brabo.
  • Soinu-aholkularitzaren arduraduna: Pepino Pasqual.
  • Soinu-teknikaria: Raúl Balderramán.
  • Argazkiak: Eugenia Ortiz.
  • Laguntzailea: Institut d’Estudis Baleàrics.
  • Iraupena: 50 minutu.

Konpainia: Joana Braboren jardunbide artistikoa berbatan, mezuan eta komunikazinoan oinarrituta dago eta bitarteko eta formatu askoren artean dabil. Hizkuntzeagaz egiten dituan malabarismoen eta akrobazia poetiko eta soinudunen bidez, komunikazinoaren ahalmena aztertzen dau, ikuspegi ludiko, kritiko eta irisgarri batetik, berbea olgeta bihurtuta, bai maila eszenikoan –arte performatibo eta soinudunen bidez–, bai pieza bisualetan. Menorcan kokatuta, Barbok munduko hainbat tokitako museoetan, antzokietan eta poesia eta soinu-arteen jaialdietan aurkeztu ditu sorkuntzak.

Haren proiektu ezagunenetako batzuk ondokoak dira: Poesia en Moviment (Tarragonako autobusetan) eta L ‘hora del lector programako poesia atalean egindako kolaborazinoa (Canal 33an). Alone Together proiektua 2020an estreinau eban Mexiko Urian eta Bartzelonan eta, ordutik, Tarragonako FITT Noves Dramatúrgies Nazinoarteko Jaialdian ikusgai egon da, birak egin ditu Katalunian, Balear Ugarteetan eta Argentinan eta audioliburua be argitaratu da. 2023tik, Brabok persona bakarreko lana eta gorrakaz egiten dauen A qué suenan los bosques zeinu-berbakerako bitartekaritza artistikoko proiektua (irisgarritasunaren eta komunikazinoaren mugen inguruko esplorazino espazioa) buztartzen ditu.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu