Gloria Totoricagüenak gaur jasoko dau 2025eko Manuel Lekuona Saria
2026-05-20 11:50 KultureaGaur, maiatzak 20, Gernikan egingo dan ekitaldi publikoan.
1983an sortutako sari honen bitartez Eusko Ikaskuntzak euskal kulturako alde egindako lanagaitik nabarmendutako personak saritzen ditu. Edizio honetan, euskal diasporako alderdi kultural, diplomatiko, komertzial, historiko, politiko eta instituzionalen ikerketan aurrendaria dan personeari suertau jako omenaldi hau, Gloria Totoricagüenari hain zuzen be. Gloriak gure kulturea nazinoartean zabaltzen eta Euskal Herriak mundu mailan dauen posizionamenduan lagundu dau, 2025eko epaimahaiak epaian azpimarratu eban bezela.
Ekitaldia Gernikako Kultur Etxean izango da, Elai Alai aretoan, arratsaldeko 18:30ean eta bertan Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako buruak parte hartuko dau, erakundeetako eta epaimahaiko ordezkariakaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
