Marte Lasartek aurtengo labakadako bigarren singlea dakar
2026-05-19 10:55 Musikea
Nostalgiak hartu dau lekukoa dana perfektua izango zala emoten ebanean.
Paseoan, baikor, lagunakaz batu eta ospatzea... Baina gomuta batek egun borobila zapuztu dau.
Folka oinarrian, bateria eta baju konstanteak punka eta pop melodía eder bategaz Kristalezko Eguna dakarsku Marte Lasartek aurtengo labekadako bigarren singleagaz.
Hori guztia Eider Villalbaren (Neomak) parte hartzeagaz ahotsetan.
Antza danez, taldeak serio hartu dauela sortzeko lana eta urtearen amaieran albuma atarateko asmoa dagoala adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
