Arte garaikidearen ikerketarako eta pentsamendu kritikorako Artium Museoko gune barria: AMA.
2026-05-19 08:11 KultureaAMA Ikasketa Zentroa martxan.
Arte garaikideari eta haren ahalmen eta zabaltzeari buruz modu kritikoan eta testuinguruan kokatuta pentsetako, ikertzeko eta hausnartzeko, AMA Ikasketa Zentroa jarri eban martxan Artium Museoak urtearen hasieran, Museoaren erakusketa-proiektuagaz lotura estua dauen egitasmoa. Hiru ikerketa-arlotan egituratuta dago. Lehenengoari –Memoria, irudimena eta irudia– izeneko horretan saioak lehen hiruhilekoan egin ziran. Bigarren arloari —Nola bizi elkarrekin— maiatzean eta bagilean helduko deutse eta hirugarrenari —Arte garaikidearen ekoizpen-, idazketa- eta kritika-prozesuak—, urrian, zemendian eta abenduan.
Arantza Santesteban Pérez da Artium Museoko ikerketa eta programa publikoen komisarioa, eta berak emon ditu xehetasun guztiak: AMA Ikasketa Zentroa Artium Museoan sortutako gune bat da, arte garaikideari buruz modu kritiko, kokatu eta esperimentalean batu eta pentsatzeko eta ikertzeko asmoz sortutakoa, Museoaren erakusketa-arloagaz lotura estua dauen egiturea, praktika artistikoak, ikerketa eta ezagutzearen produkzinoa alkar kurutzatzen dira, urtero barritzeko asmoa dauena, osorik egin daitekeena eta egitura edegia dauena.
Edozelan be, Ikasketa Zentroaren helburua ez da soilik ezagutzak transmitidutea, artearen inguruko pentsamendua aktibetea eta, testuinguru hurbilenetik ekinez, konpartidutako ezagutzak eta kolektiboak sortzeko baldintzak eskaintzea baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
