Esperientzia teknologikoaren alde egin dabe astegoieneko Errugbiko finalen harian

Bizkaie! 2026-05-19 08:38   Kirola

Pantzaila erraldoia Casilda Iturrizar Parkean.

Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko saileko foru diputatua; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; eta Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoaren, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia izan dira, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup Europako errugbi finalak sustatzen dituen hiru euskal erakundeetako ordezkariak, kirol-ekitaldiari lotutako partaidetza eta interakzino-elementua aurkezten, San Mamesen partidu biakak jokatzeko 4 egun geratzen diranean.

Instalazinoa astelehenetik domekara egongo da zabalik, maiatzaren 14tik, 23ra, 11:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:30era. Parte hartzea erabagiten dabenek partidua zein hizkuntzatan jokatu nahi daben aukeratu eta aurrera (euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez ala frantsesez).

Dagoeneko Bilboko kale nagusian, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiko 25. zenbakian (Foru Jauregiaren parean), jarrita dago edukiontzi tematizatua. Ekimen honek errugbia teknologiaren eta parte-hartzearen eremura eroango gaitu: euskal herritarrentzako eta bisitarientzako esperientzia teknologikoa izango da, kirol-ekitaldia egin baino egun gitxi batzuk lehenago errugbiaren esperientzia bertatik bertara bizi daigun. Horra hurbiltzen diranak pantaila bertikal handi baten aurrean jarriko dira, avatarra aukeratu eta partidu labur bat aktibauko dabe. Partidu horretan, alboetarantz mobiduko dira lurreko sakagailuen gainean, aurerioak ebitetako eta kontrako taldearen markearen eremuraino joateko, errugbi-partidua simulauta.

Maiatzaren 11tik, astelehenetik, Bilbo ‘errugbi-zelai handi’ bihurtzen dago pixkanaka, inpaktu bisual eta biral handiko uriko esku-hartzeakaz. Errugbiaren espiritua espazio publikora eroateko eta, holan, bizipen kolektiboa sortzeko helburua daben hainbat ekintza atondu dira, euskal herritarrak, bisitan datozenak eta lau talde finalistetako jarraitzaileak inpliketako: Montpellier HR v Ulster Rugby; Leinster Rugby v Union Bordeaux Begles.

Formatu handiko errugbiko baloi bi eta olana bertikalak Bilboko Udalaren eta Foru Jauregiaren eraikinetako balkoietan, dagoeneko uribilduko kale nagusiak apaintzen dituen banderolak, errugbiko lau zutoin, errugbiaren ikur argi eta unibersal lez ezagunak diren elementu bereizgarri horreek simuletan dituenak, Bilboko aireportuko espazio bat jokaleku bihurtuko dauen goleko beste zutoin bat, eta uriko hainbat tokitan ekitaldiaren irudi ofiziala presinopeko uragaz egindako garbiketa-lanei esker irudikatuta geratuko dan esku-hartzea izango dira euskal erakundeetako ordezkariek aurkeztutako instalazino interaktiboagaz bat egiten daben elementuak.

Biilbo girotzeko elementu horreek guztiek apaindu ez eze, Bilbao-Bizkaia-Euskadiren izaera abegitsu, edegi eta parte-hartzailea aktibau eta indartuko dabe erreferentziazko nazinoarteko kirol-ekitaldi horren aurrean.

Pantzaila erraldoia Casilda Iturrizar Parkean

Champions Rugby Villagek, Casilda Iturrizar parkeko pergolearen eremuan jarriko dan eta dobako sarbidea izango dauen fan zone ofizialak final biak ikusi ahal izateko pantaila erraldoia izango dau.

Champions Rugby Village gunean maiatzaren 22an eta 23an egongo da zabalik, 11:00etatik 01:00etara arte, etenik barik, eta animazinoa, musikea, kirol-jarduerak eta kultura jarduerak bateratuko dituan doako programazinoa eskainiko da. Gainera, final biak parkeko pergolearen eremuan jarritako pantaila erraldoian emongo ditue.

Maiatzaren 22an, barikuan, 11:00etan edegiko da gunea; 12:30etik aurrera, Sama Siku txarangea kalea girotzen hasiko da eta 15:00etatik 17:00etara barriro be eskainiko dau bere musikea. Horregaz batera, 13:00etatik 19:00retara, Elorrio Rugby Taldeak atondutako kirol-jarduerak izango dira: kontakturik bako errugbi partiduak, pase luze eta laburren erronkak, ostiko taktikoak...

17:00etatik 19:00retara, Oxabi taldearen kontzertua izango da eta 19:00retan, finala hasi baino ordu bi lehenago, San Mameserako ibilbidea atonduko da, Ondalaneko erraldoiakaz eta dultzaineroakaz batera. 21:00etan, pantaila erraldoian eskainiko dabe EPCR Challenge Cup txapelketako finala. Ondoren, egunak musikeagaz jarraituko dau, 23:00etatik 01:00era arte.

Zapatuan, maiatzaren 23an, 11:00-15:00 tartean, Elorrio Rugby Taldearen eskutik kirol-jarduerak egiteko aukerea egongo da barriro. Horrezaz gan, 11:00etatik 13:00era, Ondalaneko erraldoiek desfilauko dabe konparsa eta dultzaineroakaz eta 13:00etik 14:30era, Sama Siku txarangak joko dau. 14:30ean, San Mamesera joateko urteerea izango da txarangeagaz, eta 15:45ean Investec Champions Cup txapelketako finala emongo da. Programazinoak Oxabiren kontzertuagaz jarraituko dau 18:30etik 20:30era, eta ondoren DJ (Estrella Electrónica) saioa izango da, 20:30etik 22:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu