Joannes Jauregi, Santi Leoné eta Irene Barrio izango dira itzultzaileak

Bizkaie! 2026-05-20 07:50   Kulturea

Literatura Unibersala bildumako lanak itzultzeko.

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, ondoko itzultzaile honeei esleitu jake Literatura Unibersala bildumarako liburuen itzulpena:

  • Joannes Jauregi Benavides. La passió segons Renée Vivien (Maria Mercè Marçal). Aurkeztu beharreko lagina.
  • Santi Leoné Puncel. Nach Mitternacht (Irmgard Keun). Aurkeztu beharreko lagina.
  • Irene Barrio Solé. Misk al-ghazal (Hanan al-Xaikh). Aurkeztu beharreko lagina (arabieraz)*

Epaimahaian honako honeek izan dira: Juan Garzia Garmendia, Inazio Mujika Iraola eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzak (Eusko Jaurlaritzeak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izentauta, hurranez hurran).

* Arabieratik egiten ez bada, gitxienez beste orburu-hizkuntza bi erabili behar dira, eta horreei jagokezan testuak aurkeztu. Hona hemen aukera bi: lagina ingelesez eta frantsesez (liburua beste hainbat hizkuntzatara itzulia da). Edozelan be, jatorrizko hizkuntzatik itzultzea hobetsiko da.

Lehiatzaileak

Itzultzaile profesionalak zein hasibarriak izan daitekez lehiatzaile baina aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu jaken itzultzaileek ez dabe parte hartzerik izango.

Aurkeztu beharrekoak:

a) Papelean aurkeztu nahi izan ezkero, holan aurkeztu behar dira:

1. Lehiatzaileen eskura jarritako laginaren itzulpena, ezizen bategaz.

2. Gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adierazoko dira, eta ezizen bera errepetiduko da gutun-azalean. Ondokoak dira adierazo beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia be sartu behar da gutun-azal horretan.

Biak gutun-azal berean sartuta.

EIZIE alkartearen egoitzan aurkeztu behar dira lanak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bialdu ezkero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dala adierazo behar da gutun-azalean.

b) Posta elektronikoz bialdu nahi izan ezkero, idazkaritza@eizie.eus helbidera bialdu behar da mezua, gaia adierazota: 'Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa'.

Dokumentu bi bialdu behar dira mezuaren barruan: batean, testuaren itzulpena bera, ezizen bategaz; bestean, ezizen horren atzean dagoan itzultzailearen datuak (gorago adierazitakoak).

Itzulgai bat baino gehiago hautatu ezkero lehiaketarako, gutun-azal / mezu bana erabili behar da aurkezteko.

Epaimahaia

Hiru lagunek osotuko dabe epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko: Joxe Mari Berasategi Zurutuzak (EIZIEk izentauta), Juan Garzia Garmendiak (Eusko Jaurlaritzeak izentauta)eta Inazio Mujika Iraolak (itzulpenok argitaratuko dituen argitaletxeek izentauta). EIZIEk idazkari bat be izentauko du, hizpiderik eta botorik barik ibiliko dana.

Esleipena jakinarazotea

EIZIE alkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinarazoko da epaimahaiaren erabagiaren barri. Esleituak izan diran proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinarazoko jake.

Esleipenaren osteko kontratazinoa

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emongo deutso itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko ditue papelezko liburu forman eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).

Ordainsaria

La passió segons Renée Vivien: 8.613,00 euro | Nach Mittternacht: 4.249,00 euro | Misk al-ghazal: 8.073,00 euro

Bildumarako finkatutako ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzearen arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.

Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez dan beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei jagokezan tarifen batez bestekoa erabiliko da.

Obrak itzultzeko epea

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzino horren arabera kalkulauko dira epeak.

Datu personalen tratamendua

Deialdi honen garapenean jasotako datu personalak 2016/679 Araudian (EB) jasotakoaren arabera tratauko dira. Araudi horrek persona fisikoak babesten ditu datu personalen tratamenduari eta horreen zirkulazino libreari jagokonez.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriok ontzat emotea dakar. Dudarik sortzen bada, atontzaileei jagoke erabagia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu