2024/06/11 - 2024/10/24

Mungian, Izenaduba Basoan (Olentzeroren baserria). | Erakusketak

'Euskara Ibiltaria' 2024

.


Euskara Ibiltaria
erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da eta urteetan plazaratu diran argitalpenak bezela, euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea dau helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia) modu atsegin eta didaktikoan.

Holan, Euskaltzaindiak gizarteari bueltau nahi deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.


Ordutegiak eta bisita gidatuak

Erakusketa Ibiltaria bagiletik urrira egongo da edegita. Bisita libreak bagilaren 15ean, 22an eta garagarrilaren 13an, 20an eta 27an izango dira, 11:00etatik 13:00etara. Dobako bisita gidatuak be atondu dira:

  • Irailaren 13an (12:00etan).
  • Irailaren 21ean (12:00etan).
  • Irailaren 28an (12:00etan).
  • Urriaren 5ean (12:00etan).
  • Urriaren 12an (12:00etan).

Kontuak kontu, bertaratu nahi dauanak Mungiako Izenaduba Basoan emon beharko dau izena (946740061 telefono zenbakira deituz, edo izenaduba.basoa@gmail.com posta elektronikora idatziz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu