Ana Díezek Euskadiko Filmategiaren saria jaso dau

Bizkaie! 2026-09-23 08:36   Zinemea

Gaur, hilak 23. 18:00etan, Ander eta Yul (Ana Díez, 1988) emongo dabe Tabakaleran.

Euskadiko Filmategiak eta EITBk Eusko Jaurlaritzearen babesagaz zaharbarritutako bersinoa, hain zuzen be.

Ana Díezek Euskadiko Filmategiaren saria jaso du bart Donostia Zinemaldiaren barruan atondutako Euskal Zinemearen Galan, Victoria Eugenia antzokian. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak emon deutso saria zuzendari nafarrari, ibilbidea saritzeko.

Ana Díezen eretxiz, autortzea ohorea da, mugabako plazerra, nire lehen eta azken filma Mexikon filmautakoak dira erabat; zuzentzen ausartzen bultzatu ninduen oinarrizko nozinoak ierakutsi eustiezan herrialdean. Gainerakoak, osorik edo partez, lurralde natiboago batean egin ditut, begiak zabaltzen dituzunean lehen inprimazinoa emoten deutsun horretan. Guztiek ditue hartu-emonak, batzuetan inkontzientea, ingurumari honeetan, maite izan ditudan izen asko ibili diran lur eta parajeokaz. Gustetan jat belaunaldi barriak adoretzea, gaur egun kontautako istorioetan arakatuz erreparau deiotsen gure joandako denporei. -Ander eta Yul- Bolonian zaharbarritzeko prozesuak kontakizuna berpiztu eustan; sensazino hori izan neban.

Fernándezek, barriz, errealizadore nafarraren lanaren garrantzia azpimarratu dau: gure emakumezko aurrendaria da film luzeak zuzentzen. -Ander eta Yul- mugarri bat da euskal zinemearen historian. Oro har, intimismoa, historia, politikea, hezkuntzea, ozeanoz haraindiko bidaiak, indarkeria, maitasuna, hezkuntzea eta paradisu galduak agiri dira Díezen filmek aurkezten deuskuen esparruan. Eta, zuzendaritzan ez eze, irakaskuntzan be ibilitakoa danez, begitantzen jaku sari honegaz gure zinemagintzako zinezko irakasle bat autortzen dogula.

Euskal zinemagintzako figura garrantzitsuak omentzen ditu Filmategiko sariak eta, besteak beste, zuzendari honeek saritu ditu beste urte batzuetan: Pedro Olea, Montxo Armendáriz, Anjel Lertxundi, Xabier Elorriaga, Alfonso Ungría eta José Julián Bakedano.

Galan izan dira, euskal kulturako beste persona batzuen artean, Imanol Pradales lehendakaria; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Bakartxo Tejeria, Eusko Legibiltzarreko presidentea; Eider Mendoza; Gipuzkoako diputadu nagusia; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; +Jon Insausti, Donostiako alkatea; Vanesa Fernández, EITBko Euskera eta Kultura zuzendaria; eta Joselu Blanco, EITBko Programazino arduraduna. Ekitaldi honetan, EITBk Egile Barriak saria emon deutso Alberto Gastesi zinemagileari; Alauda Ruiz de Azúak Gidoi + SGAE saria jaso dau Euskal Herriko gidoilari onenari Los domingos lanagaitik, eta EZAEk be saritu dau, zinemara ikusle gehien eroan dauen euskal filma izateagaitik. Era berean, Euskal Aktoreen Batasunak EAB Distira Saria emon deutso Aitziber Garmendiari, eta Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk Jose Ramon Soroiz saritu dabe Zinemira sariarekin.

Ander eta Yul 

Gaur, hilak 23, 18:00etan, Ander eta Yul (Ana Díez, 1988) emongo dabe Tabakaleran, Euskadiko Filmategiak eta EITBk Eusko Jaurlaritzearen babesagaz Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietan zaharbarritu daben bersinoan. Donostia Zinemaldiko Klasikoak sailean, 4Kn, euskal zinematografiako obra garrantzitsu hau ikusteko aukera ederra. Hain zuzen, Donostia Zinemaldian estreinau zan orain 38 urte, zehatz, Zabaltegi-New Directors atalean.

Kopia zaharbarritu horrek berak Hungariako Zinema Institutu Nazionalak atontzen dauen Budapest Classics Film Marathon jaialdian parte hartu eban pasa dan astean, eta beste horrenbeste egingo dau urrian Alemaniako Zinematekeak bultzatutako Film Restored–Ondare Zinematografikoaren Berlingo jaialdian.

Zaharbarritzea

Ander eta Yul filmaren jatorrizko negatiboa, Espainiako Filmotekan gordeta egoana, Boloniara eroan eben 2025eko irailaren amaieran. Laborategietan aztertu eta eskuz konpondu eta ultrasoinuakaz garbitu eben. Eskaneau ostean, digitalki zaharbarritu, irudia egonkortu, eta marrak nahiz zikinkeria ezabatu eutsiezan. Azkenik, kolorea zuzentzeko eta soinua zaharbarritzeko faseari ekin jakon eta Bolonian bertan izan ziran Ana Díez eta Gonzalo Fernández Berridi filmeko argazki-zuzendaria, lan horiek gainbegiratzen. Lan horreez gan, prozesu osoa kontrolau eben zuzendari nafarrak eta Euskadiko Filmategiko teknikariek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu