Danny Boyle-k zuzendutako ‘Ink’ da 74. Donostia Zinemaldiko ustebako filma
2026-09-24 10:59 ZinemeaVictoria Eugenia Antzokian eskainiko dira irailaren 25 eta 26an filmaren proiekzinoak.

Donostia Zinemaldiaren 74. edizinoko ustebako film Ink da. Film hori Danny Boylek zuzendu dau eta protagonista ditu Jack O’Connell, Guy Pearce eta Claire Foy. Filma Victoria Eugenia Antzokian emongo da bihar, irailak 25, goizeko 11:30ean, eta proiekzino hori akreditautako personentzat eta publikoarentzat izango da. Irailaren 26koa, barriz, 16:00etan izango da, eta zinemagilea bertan egongo da.
Filma Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean mundu mailan estreinau eben eta Espainiako zinema-aretoetan urtarrilaren 6an estreinauko da, Wandak banatuta. James Grahamek idatzi dau gidoia, bere izen bereko antzezlanean oinarrituta. 1969an girotutako istorio bat da, eta oinarri dau Rupert Murdoch eta Larry Lamb buru dituan ameslari disidenteen talde batek egunkari britainiar bat eraldatu eta holan betiko komunikabideen etxurea mundu mailan betiko aldatzeko idea.
Ink Studiocanal, Media Res eta House Productions-en produkzinoa da, Danny Boylek Tessa Ross (Conclave, The Zone of Interest) eta Michael Ellenbergegaz (The Morning Show, Pachinko) batera produzidutakoa. Tracey Seaward (The Two Popes, Philomena) be taldeko kidea da produktore lanetan eta Tonia Davis, Anna Marsh, Ron Halpern, Joe Naftalin, Zoë Edwards, James Graham eta Sudie Smyth, barriz, produktore ejekutiboak izan dira. Studiocanalek filma zinema-aretoetan estreinauko du Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Italian, Polonian, Beneluxen, Australian eta Zeelanda Barrian dituen lurraldeetan. Studiocanal arduratu zan nazinoarteko salmentez. Ink mundu osoko lurralde guztietan saldu da.
Danny Boyle
Zinemagile eta produktore britainiarra antzerkian ondu zan, Royal Court Theatre eta Royal Shakespeare Companyrentzat zuzentzen ibili baitzan. Hainbat telebistako serietan atalak be zuzendu zituan, bere lehen film luzea egin arte. Film luze hori Shallow Grave (1994) izenekoa da eta haren bitartez irabazi eban Zuzendari Onenaren Zidarrezko Maskorra Donostian. Ezaguna da, besteak beste, film honeek zuzentzeagaitik: 28 Days Later (2002) jatorrizko filman oiarritutako 28 Years Later (2025), Yesterday (2019), Steve Jobs (2015), 127 Hours (2010), edo Slumdog Millionaire (2008). Azken film hori zinemearen historian Oscar, BAFTA, Urrezko Globoetan eta PGA zein DGA sarietan erantzun bikaina izan dauen film urrietako bat da, bai film onenaren kategorian, bai zuzendari onenarenean. Gainera, Trainspotting (1996) be zuzendu eban, estreinaldia Belodromoan programauta egoan eta 2004an berreskuratu zan Incorrect@s atzerabegirakoan, baita bere sekuelea be: T2:Trainspotting (2017).
Donostiako Jaialdiak 2019an berreskuratu eban ezusteko film bat iragarteko ohiturea eta film luze honeek programau dira edizino honetan: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022), The Killer (David Fincher, 2023), Joker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024) eta Frankenstein (Guillermo del Toro, 2025). Gogoan izan 2022tik, Antiguo Berri eraikuntza-enpresak babesten dau ezusteko filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
