'300 Haritz' Zinemiran lehiatuko da
2026-09-23 11:58 ZinemeaDonostia Zinemaldiak euskal zinemeari eskainitako sailean.
Mantala Basque Gastronomyk, Basque Culinary Centerrek bultzatutako ekimenari esker eskainiko da dokumentala Mahaia Kolektiboko 23 sukaldari eta hainbat artista batu dituana Arantzazun, identidadeaz, lurraldeaz eta euskal gastronomia garaikideaz hausnartzeko.
300 Haritz dokumentala Zinemira sailean izango da, Mantala Basque Gastronomyk dakar euskal gastronomia bultzatzeko.
Gehienbat euskeraz grabauta dago eta 300 Haritz dokumentalak euskal gastronomiari begirada garaikidea proponiduten deutso, oinarrizko galdera bat ahaztu barik: zelan eutsi gaur egun nortasun propio bati, aurrera egiteari itxi barik eta jatorria ahaztu barik.
Dokumentalaren izenburuari jagokonez, lehen baserriak eregiteko 300 haretx behar izaten ziran. Basoa agortu zanean, egurrak harriari itxi eutson lekua, eta horrek erakutsi eban nortasuna be eraldatu egiten dala iraun ahal izateko. Idea horretatik ekinez, filmak pertenentziari, eraldaketeari, memoriari eta etorkizunari buruzko hausnarketea edegiten dau.
Arantzazuko kriptan, Mahaia Kolektiboko 23 sukaldari hainbat artistagaz alkartu dira, sukaldaritzearen, lurraldearen, produktuaren, paisajearen eta kulturearen arteko loturea erdigunean jarten dauen esperientzia murgiltzailean. Erantzun zarratuak eskaini beharrean, dokumentalak euskal gastronomiara identidade bizi legez hurbiltzen da, bere inguruneagaz eta ofizioa ulertzeko modu barriakaz etenbako alkarrizketan dagoan identidade legez.
Kontuak kontu, 300 Haritz barikuan, irailaren 25ean, 15:30ean, proiektauko da Príncipe Zinema-aretoan, euskal gastronomiak pantaila handian presentzia nabarmena izango dauen Zinemaldiaren edizino baten barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
