La Txama bere LP barriaren lehen aurrerapenagaz dator

Bizkaie! 2026-09-23 10:54   Musikea

Arin-Arin izenekoa da kantua.

Euskal folklorearen erritmo tradizionala dauen singlea, Arin-Arin izenekoa, erritmo azkarra dalako. Errepetiduten diran bertsoen formula horri jarraituz kantautako koplakaz, porrusalda bihurtzen da, eta hori da, era berean, single honen izenburua. Sei istorio dibertigarri 6 kopla desbardin bihurtuta, La Txamako 6 kideek bizitako topiko eta egoerei erreferentzia egiten deutsena.

Abesti hau da taldearen formazino barria ezagutzen dogun lehenengo aldia, etapa barri honetako kide guztiak Borrokinek zuzendutako bideoklip dinamiko baten bidez aurkezten deuskuzan.

Ez dogu asko itxaron beharko La Txamaren disko barria ezagutzeko, eten barik jantzan jarriko gaituana kolaborazino eta kantu bikainakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu