Altsasun eta Lekeition izango dira saioak astegoienean

Bizkaie! 2026-09-23 07:33   Bertsolaritzea

Sarrerak hemen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketeak hitzordu bikotxa dau astegoien honetan Altsasun eta Lekeition jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren ta hirugarren saioak.

Altsasuko Burunda pelotalekuan jokatuko da zapatuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa. Ganerako saioak bezela, Altsasukoa be arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Gai-emoile lanetan, Maialen Belarra Eneterreaga ibiliko da.

Hona hemen zapatuan izango diran bertsolariak:

  • Eneko Araiztegi Agirre Korta.
  • Eñaut Martikorena Lizaso.
  • Imanol Uria Albizuri.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Txaber Altube Sarrionandia.

Astegoieneko bigarren hitzordua Lekeition izango da, domekan, Santi Brouard frontoian, 17:00etan hasita eta Idoia Anzorandia Kareagak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bertan kantauko dauen seikoa honakoa izango da:

  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Ane Labaka Mayoz.
  • Aner Peritz Manterola.
  • Aroa Arrizubieta Barredo.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Maddalen Arzalluz Antia.

Lehenengo fasean hurrengo epaile taldea ibiliko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.

Sarrerak, eskuragai

Aitau webgunean zein saioen egunean bertan leihatilea 15:30ean zabalduko da. Saioak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu bakoak dira, beraz, sasoiz ibiltea da onena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu