'Barau eta ase' (Haize-Arrosa + Aner Peritz) kantu barria

Bizkaie! 2024-04-26 08:04   Musikea

Haize-arrosa bizkaitarren Barau eta ase kantu folk-elektronikoa txalapartaz josita dator.

Astintzailea erritmo eta testuetan. Aner Peritz berben egileak (kantau be egin dau) jakinarazo dauenez: Barau eta ase abestian queer komunidadearen eta burrukearen aldeko mezu emon nahi neban. Esentzialismoaren kontra, sexu-genero sistemea apurtzearen aldeko abestia da, eta horretara bidean gorputz disidenteon burrukearen lekua aldarrikatzea dau helburu. Ez dira beti errazak heteroarautik kanpoko bizitzak, baina merezidu dabe!.

Poza eta jarrerea bat eginik Barau eta ase abestian:

  • Berbak: Aner Peritz.
  • Trikia:: Eneritz Gorritxategi.
  • Ahotsak: Edurtzeta Ania, Eneritz Gorritxategi eta Aner Peritz.
  • Gitarristea: Gorka Molero eta Markos Murillo.
  • Bajistea: Peio Agirre.
  • Bateria: David Vallejo.
  • Txalaparta: Argibel Euba eta Iñigo Olazabal.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu