2024/01/18 - 2024/01/19

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Jardunaldiak

Languages Lanean

.


Lan eta jarduera ekonomikoaren eremuan hizkuntzearen kudeaketeak dituan erronkak aztertzeko Kongresua. Hilaren 18an, Euskalduna Jauregian eta urtarrilaren 19an, Bilboko Guggemheim Museoan.


Egitaraua

Egun biko topaketa izango da eta hiru zatitan banatuko da:

  • Urtarrilaren 18ko goiza: Eusko Jaurlaritzako eta Europar Batasuneko ordezkariak egongo dira, baita bertako zein nazinoarteko enpresetako arduradunak be. Hala, hizkuntzen kudeaketaren gaia Europar Batasuneko testuinguruan aztertzeaz gan, Google, GKN edo Mondragon Korporazinoak euren esperientziak adierazoko ditue.
  • Urtarrilaren 18ko arratsaldea: Euskalduna Jauregian bertan gai eta sektore ezbardinen araberako mahai-inguruak izango dira.

    Guztira, lau areto egongo dira. Izena emoterako garaian lau areto horreetako bat aukeratu behar izango da:
    • Personak eta Nazinoartekotzea aretoa.
    • Hizkuntzen kudeaketarako baliabideak eta Enpresa txiki eta ertainak aretoa.
    • Sektore publikoa eta Hezkuntza eta lan mundua aretoa.
    • Hizkuntza teknologiak eta Zerbitzuaren kaldadea aretoa.

  • Urtarrilaren 19ko goiza: Hizkuntzen kudeaketearen gaia kultur eremuko sortzaile eta eragileen ikuspegitik aztertuko da. Bertan izango dira besteak beste, Esti Urresola gidoilaria, zuzendaria eta produktorea; Itziar Ituño aktorea edo Pello Reparaz musikari eta produktorea.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu