2023/12/13 18:00

Bilboko Libros de Ruta-LDR Sport liburudendan. | Aurkezpenak

Zu non, han DA!.'Zain dezagun mendia' eta 'Manaslu neguan' liburuen aurkezpena

18:00

Abenduaren 10ean Landako Guneko ateak zarratu arren, Durangoko Azokearen fantasiak aurrerantz jarraituko dau, izan be, Zu Non, Han DA! egitasmoari bidea emongo deutso.

Guztira, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko dan aurkezpen-zirkuitoaren barruan.

Zain dezagun mendia, Reinhold Messner

Reinhold Messner mendizaleak lau haizetara zabaldu nahi dau bere deia argitalpen horregaz: Mendia jagon behar dogu ez badogu nahi masa-turismoak hondora eroatea.

Manaslu neguan, Alex Txikon

Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zan himalayismoaren historiaren parte dan balentria batean. Argazki ikusgarriak lagun, liburuan bere bildur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru barruko sentimenduen, barreen, pozen eta une hunkigarrien barri emoten dau.

Ioritz Gonzalez kazetaria, Argiñe Areitio Sua argitaletxeko editorea eta Juanjo San Sebastian mendizalea izango dira berbaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu