2023/12/14 18:30

Durangoko Arteka liburudendan. | Aurkezpenak

'Puta Gorda'. Yolanda Larreategiren liburu aurkezpena

18:30

Puta Gorda, Yolanda Larreategi Markina-Xemeingo idazleak herriko XVII. Peru Abarka Album Lehiaketako narrazino onenaren eta ilustrazino onenaren sariak irabazi zituan lan horregaz. Lanaren ilustrazinoak Helena Azkarragaurizarrek egin ditu eta aurkezpenean sortzaile biak izango  dira. Irakurleak aukerea izango dau lodifobia sufriduten dauen nerabe baten azalean egoteko.

Idazleaz gan, Helena Azkarragaurizar ilustratzailea izango da berbaldian.

Kontuak kontu, abenduaren 10ean Landako Guneko ateak zarratu arren, Durangoko Azokearen fantasiak aurrerantz jarraituko dau, izan be, Zu Non, Han DA! egitasmoari bidea emongo deutso.

Guztira, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko dan aurkezpen-zirkuitoaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu