2023/12/12 19:00

Durangoko Hitz liburudendan. | Aurkezpenak

'Itzulerak'. Miren Agur Meaberen liburu aurkezpena

19:00

Abenduaren 10ean Landako Guneko ateak zarratu arren, Durangoko Azokearen fantasiak aurrerantz jarraituko dau, izan be, Zu Non, Han DA! egitasmoari bidea emongo deutso.

Guztira, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko dan aurkezpen-zirkuitoaren barruan.

Itzulerak, Miren Agur Meabe

Katalin gazteak Martija de Jauregi ezagutuko dau, XVI. mendean bizi izan zan emagina. Siniskerak, herri-jakituria, mitologia eta beste alor batzuetako zipriztinak abentura geografiko eta espiritual baten barrena jaso ditu.

Idazleaz gan, Antxine Mendizabalek hartuko dau parte berbaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu