2024/01/27 19:00

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. | Musikea

'Bob Dylan Berrikusia'. AUDIENCE

19:00

Xabier Payaren liburuaren barri izan bezain laster hasi ziran eztabaidan Audience gernikarrak. Errimeagaz? Eta metrika ere badaukala?, Baietz ba! Begira, hemen daukat. Berehala jarri ziran olgetan, eurentzat oso ezagunak ziran doinuak lantzen. Bizpahiru entsegu aurrerago Dylanen abestietan eta Payaren itzulpenetan sartuta egozan gernikarrak

Jazoera txiki bat hartu eta asmo lauso bat oinarri, Tio Pete estudioetako José Lastragaz astegoien bakarreko zuzeneko grabazino saioan egin eben masterra eta Audiencen CD-biniloan argitaratu eben. Bob Dylanen lan erraldoiaren lagin hau hurrekoa egiten da lehen entzunalditik. Jatorrizko bersinoak antzemoten diran arren, Audiencen begiradea nabaria da, eta emoitzeak argi adierazoten dau taldeak zelan heldu nahi izan deutson lanari. Errespetuz eta miresmenez betetako disko honi buelta asko emongo deutsoz Audiencen jarraitzaileak, Dylanzale batek edo bestek bezelaxe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu