Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da gaur
2023-11-17 08:50 KultureaOmako basoaren egilea.
Agustin Ibarrola Goikoetxea (Basauri, 1930) artista bizkaitarra, zemendiaren 17an hil da, 93 urtegaz. Omako basoa da haren obra ezagunena.
Euskal artearen izen nabarmenetakoa, orain egun gitxi batzuk haren obra garrantzitsuena lekuz aldatu eben, Omako Baso jasangarriagoa eta osoagoa egiteko, artistearen jatorrizko ideak errespetauta.
Ibarrola, Equipo 57 abangoardiko taldearen sortzailetako bat izan zan, Pepe Duarte, Ángel Serrano eta Ángel Duarte artistakaz batera. Pariseko artisten artean ezaguna izan zan talde ha eta, besteak beste, Jorge Oteiza eta Nestor Basteretxea, denpora gitxiz, taldearen parte izan ziran.
Ibarrolak 1977an egin eban Guernica obrea, Pablo Picassoren izen bereko pintureari omenaldia egiteko. Sasoi baten jentaurrean sarri erakutsi bazan be, Bilboko Arte Eder Museoak jentaurrean erakustea erabagi eban oraintsu.
Horrezaz gan, Bilboko Arte Ederretako Fakultadeko irakasle be izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!