Bizkaiak Omako Basoaren migrazinoa amaitu eta Agustín Ibarrolaren obrea zabalik dago

Bizkaie! 2023-10-30 07:45   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak artea eta naturea jagoteko dauen konpromisoa argi dago.



Arte garaikidean eta baso-artean adituak diran personen talde baten babesari esker lortu da basoa kokapen barrira lekualdatzea. Ahalegin horren emoitzea da Omako Baso bat jasangarriagoa, osoagoa eta Agustín Ibarrolaren jatorrizko ideiagaz leialagoa. Horrezaz gan, obrea nabarmen hobetu da eta aurretik galduta egozan multzo batzuk berreskuratu dira.

Bisita-programea era jasangarrian kudeatzeko ardureari erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak aurretiko erreserbea ezarri du, bai eta dobako autobus zerbitzu bat be, astegoien eta jaiegunetan, Gernika-Lumotik Santimamiñeko aparkalekuraino. Zerbitzu hori zemenditik aurrera eskainiko da.

Omako Basoa bisitetako, ezinbestekoa da aurrez erreserbea egitea hemen bizkaia.eus/eu/omako-basoa webgunean, bisita libreak zein gidatuak egiteko.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe buru, Omako Basoa inauguretako ekitaldian izan dira Agustín Ibarrolaren senideak eta basoa lekualdatzeko proiektua gauzatu dauen taldea, bai eta Leixuri Arrizabalaga be, Euskera, Kultura eta Kiroleko diputadua.

Omako basoa, Arte eta Naturaren korrontean kokatzen dan parebako artelana, barriro be ikusgai dago jentearentzat.

Diputadu Nagusiak nabarmendu dau Agustín Ibarrolaren obrea lehengotik egungo kokalekura eroateko prozesua eta adierazo dau Omako Basoak bere esentzia berreskuratu dauela artelan legez. Artelanean barriro alkartzen dira Agustín Ibarrolaren obrea eta bisitariak. Etxanobek nabarmendu dau Arte eta Naturako lan hori kokapen barri batera eroateko prozesuak obrearen kontzeptua eta espirituari eutsi deutso eta orain bisitariei tresna gehiago emoten jakezala obrea hobeto ulertzeko eta gozetako.

Elixabete Etxanobek azpimarratu dau basoak lotura bat sinbolizetan dauela kultura garaikidearen eta Bizkaiko milaka urteko kulturearen artean: Hori da Oma, eta hori da, Bizkaia, esan dau.

Bisita gidatuak zapatuan baino ez dira eskainiko: Goizeko 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskeraz. Bisita gidatuen tarifa orokorra 10 eurokoa da, eta ordubeteko iraupena izango dabe. Bisita gidatuak be eskainiko dira zemendiaren 1ean, abenduaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, martiaren 28, 29, 30, 31n eta apirilaren 1ean, Aste Santuan eta maiatzaren 1ean.

Bisiteagaz lotutako edozein konsulta oma@bizkaia.eus helbidean egin daiteke edo 94 465 16 57 telefono zenbakira deituz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu