Bertan behera 'A base de papel. Papera ardatz' erakusketea
2023-11-17 09:40 KultureaAgustin Ibarrolaren heriotzearen ondoren, erakusketea bertan behera geratu da haren memoria eta familiagazko errespetuagaitik.
Bai Museotik bai Durangoko Udaletik doluminak eta besarkada bat helarazo nahi jakoz Ibarrola familiari.
Erakusketea bihar, zemendiak 18, edegiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Hau da Agustin Ibarrolari egin geinikion omenaldirik onena adierazo dabe Museotik.
Zemendiaren 18tik urtarrilaren 28ra Agustin Ibarrolaren A base de papel. Papera ardatz izeneko erakusketea izango da Durangoko Museoan. Bertan, Agustín Ibarrolak 1997tik 2022ra bitartean saiakuntza edo idea-laborategi legez egindako formatu txiki eta ertaineko hainbat obra erakutsiko dira.
Jon Sergio Astarloa Kulturgintzako presidentea pozik agertu da erakusketa hau izateko aukereagaitik: Artista hau sakonago ezagutzeko aukerea emongo deuskulako, bere lanik ezagunena Omako Basokoa baita eta hain zuzen be bertan jarraitu dau bere lanagaz; orain, barriz, haren obreari buruzko gure ezagutzea zabaldu geinke Durangoko erakusketa honen bidez eta gogorarazo dau Ibarrola Euskadiko erreferente garaikide garrantzitsua da eta erakusketa honek Durangon kulturea indartzen laguntzen deusku.
Erakusketearen komisario eta artistearen seme Irrintzi Ibarrolak azaldu dauenez, erakusketeak denpora luzea hartzen dau, naturarik ezagunenean esku-hartze artistikoa egin eta berehala hasten dana (Omako Basoa, 1983-1987) eta hamarkada bitan zehar esku-hartze berezi ugari egin dira, besteak beste, Arteagan margotutako Arrokak (1993), O`Rexo, Allariz, Galizia (1997), Llanesko oroimenaren kuboak, Asturias (2001-2006), Totemsen instalazinoa Halde Haniel muinoan, Bottrop, Alemania (2002) eta Garozako arroka pintatuak, Muñogalindo, Avila (2005-2007).
Erakusgai jarritako obren aukeraketak Ibarrolak Omako bere baserriaren azterketan egindako jarduerea erakusten dau, pintura moderno-garaikidearen oinarrizko elementuen (formea, lerroa, kolorea, masea eta bolumena) arteko hartu-emonak arautzen dituen legeen arloko eguneroko ikerketa-lanean. Ikerketa hori Ibarrolak eta 57 Taldeko gainerako kideek garatutako espazio plastikoaren interaktibidadearen teorian hasi zan eta Ibarrolak bere konplexutasun osoan garatzen dau naturan egiten dituan esku-hartze artistikoetan.
Erakusketearen oinarrizko ardatza papela obrearen euskarri lez erabilzea da eta helburua Ibarrolaren lanaren alderdirik intimistena eta esperimentalena erakustea da, azpimarratu dau Ibarrolak. Hautatutako lana kategoria bitan azaltzen da:
- a) Estraza papelaren gainean edo papel gaineko argizarizko grabatu eta igurtzien gainean egindako orio pinturearen formatu txikiko piezak.
- b) Egunkari-papelez eregitako collageak eta eskulturak.
Bestalde, Garazi Arrizabalaga Museoko zuzendariak ondokoa adierazo dau: Erakusketa honegaz Leopoldo Zugazaren eskutik 70eko eta 80ko hamarkadetan sortzen hasi zan Museoaren bildumeari balioa emon nahi jakola, holan, orain urte batzuk Mari Puri Herreroren lana ekarri zan eta Durero eta Zubiaurreren beste erakusketa batzuk izan ditugu eta orain Agustin Ibarrola dogu. Datorren urtean Nestor Basterretxearen erakusketa bat izango dogu haren jaiotzearen 100. urteurrenean aurreratu dau. Era berean, nabarmendu gura izan dau inaugurazinoa zemendiaren 17an izango dala, 19:00retan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!