Familien dibersinoa bermatuta Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2023-08-11 12:32   Kulturea

Txikigunean, 30 jolas-jarduera baino gehiago egongo dira.

Bilboko ume eta familiek dibersinoa bermatuta dabe Aste Nagusian. Bilboko Udalak programa zabala diseinau dau, dobakoa.

Aste Nagusian umeen derrigorrezko geldialdietako bat Txikigunea da, Casilda Iturrizar parkean. 30 jolas-jarduererek, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) izango ditue ardatz.

Gainera, domeka arratsaldean, Bali Balearen Desfilea izango da uriko kaleetan zehar.

Aurten, Bilbo, zentzumen guztien hiria estreinauko dabe, umeek GJHen balioak ikasteko esperientzia sensorial baten bitartez. Horrezaz gan, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan kale antzerkiak egongo dira, 19:30etik aurrera. Ekimen horreek, Micro eta Fono-k girotuko ditue.

Egitaraua

- Domekea, abuztuak 20: Cie. D'Estro Poi (Mallorca).

- Astelehena, abuztuak 21: Circo Pitanga Cuerdas nupciales (Suitza).

- Martitzena, abuztuak 22: E1nz Le Bistro (Suitza).

- Eguaztena, abuztuak 23: Cia Afuma Échassiers du togo (Togo).

- Eguena, abuztuak 24: Sur Mesure Barriére (Belgika).

- Barikua, abuztuak 25: Zirika Zirkus Aurkitu gabeko altxorra (Euskadi).

- Zapatua, abuztuak 26: Eleder Magoa Sator kontuetan (Euskadi).

- Domekea, abuztuak 27: David Cebrian WC (Andaluzia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu