Balearen desfilea abuztuaren 20an egingo dabe
2023-08-02 13:44 KultureaPlaza Biribilean emongo deutso hasierea, arratsaldeko 19:00retan.
Balearen desfileak dagoeneko baditu ordua eta lekua, abuztuaren 20an izango da, domekea, arratsaldeko 19:00retan, Plaza Biribiletik hasita.
Batez be familiei zuzendutako ekitaldi handia da Balearen desfilea. Aurten, Plaza Biribilean hasiko da, Kale Nagusia zeharkatu eta María Diaz de Haro bidegurutzera helduko da. Ondoren, ibilbideak Moyua Plaza zeharkatuko dau ezkerraldetik, Carlton Hotelaren aurretik hain zuzen be.
Itsas gaiak ardatz hartura, bost puzgarri erraldoi izango dira desfilean. Balea Baly izango da, gainera, desfilean lehenengo urtengo dauen pertsonaia, 12 metro luze eta 5 metro zabalerako puzgarria. Desfilearen hasieran, talaieroak abisua emongo dau, balea badatorrela esanaz eta ura botaz ikusleei.
Ondoren, desfilean ohiko bihurtu diran itsasoko beste personaia askok hartuko ditue Bilboko kaleak: olagarroak, txangurroak eta bisiguak, danak be puzgarri erraldoiak. Esaterako, olagarroak 13 metroko diametroa eta 6 metroko altuera dauka.
Desfileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean dibersidade funzionaleko personentzako erreserbautako une bat izango dau. Bertara sartzeko, hasi baino ordubete lehenago joan beharko da.
Aurten lehenengo aldiz, 16:00etatik aurrera desfileko 3 puntutan poltsak jaso ahal izango dira. Desfilea ondo ikusteko puntuak, udaletxearen aurreakaldea, Plaza Biribila eta Moyua plaza izango dira.
Kalejirearen ondoren, Udaleko garbiketa-taldea arduratuko da hondakinak garbitzeaz eta Kale Nagusiko eta haren inguruko espazioa egokitzeaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!